logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:24:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pou anaiak

7 PARETA 7 KONTINENTE

Pou anaiek Fitz Roy gaina zapaldu dute

2007/01/09

7 pareta 7 kontinente kirol-proiektuko seigarren etapa burutu dute euskaldunek.

Asteartean heldu ziren Poutarrak Chalten herrira. Heldu eta baita mendiari ekin ere. Goizean abiatu dira Eneko eta Iker Fitz Roy ingurura Fernando Irrazabal Capi lagun argentinarrarekin.

Joan den larunbatean (urtarrillaren 6an) lortu zuten Fitz Royko gailurra zapaltzea Pou anaiek. Franko-argentinar bidetik igotzeko asmoa zuten baina elurrez kargatuta zegoenez mendebaldeko paretara jo zuten.

Hantxe Supercanaleta izeneko bidea aukeratu zuten. Izatez bestea baino luzeagoa eta gogorragoa, 1.800m eta 6c zailtasunak arrokan, 90º izotzean eta M6 mailako mixto luzeak. Eskalada Fernando Irrazabal argentinarrarekin burutu zuten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta