2007/01/07
Basauriko (Bizkaia) futbol talde bat Boliviako Bake eta Elkartasun Mundialean parte hartzen ari da, gaur hasi eta hilaren 14 arte. Kadete-adin kategoriako 16 mutikok osatzen dute selekzioa.
Santa Cruzko Tahuichi akademia da txapelketako antolatzailea. Sei aldiz Bakearen Nobel saria irabazteko hautagai izan da, kirolaren bitartez umeen artean batasuna, bakea eta elkartasuna sustatzeagatik.
Hamabost urtez azpiko gazteentzako txapelketarik onena da, eta FIFAk babestu egin du.
Basauriko taldearekin batera (Europatik joan den bakarra), Mexikoko Chivas eta Brasilgo Paulista ere izango dira nor baino nor gehiago, besteak beste. Aurreko edizioetan, Real Madrilek eta Bayer Munichek ere hartu dute parte.
Euskadi Irratiko azken albistegia