2007/01/04
Txilen zazpi urtez izan eta gero itzuli da Euskadira Koldo Atxutegi. Herrialde horretan Kanpo Harremanetan espezializatu zen eta Ekonomia eta Negozio masterra lortu zuen.
Txileko Euskadiren Bulegoan Jon Erdoziak hartuko du haren tokia. Duela hilabete batzuk iritsi zen herrialdera.
Erdozia, 36 urtekoa, Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Ezkonduta dago eta merkataritzaren bidean egin du bere ibilbide profesionala, batik bat. Besteak beste, Euskaltel, Banque BNP-PARIBAS eta Eurostat erakunde eta enpresetan egin du lan.
Euskadiren Txileko Ordezkaritza 2003an sortu zuten, Garapenerako euskal eta txiletar Fundazioak hamar urtez egindako lana jarraitzeko asmoz.
Txileko Euskadiren Ordezkaritza 1941etik aurreneko hauteskunde demokratikoak egin zituzten arte izan zen jardunean. Tarte horretan, Kepa Aretxabala Elustondo, Txilen jaiotako euskal herritarra, izan zuen presidente.
Euskadi Irratiko azken albistegia