2007/01/03
20 bat lagunek, Tutera eta Nafarroako Erriberako bizilagunak gehienbat, Paraguiako Ciudad del Este herrian dagoen San Fernando eskola laguntzeko elkartea sortu berri dute. Luis Asarta Navascues jesuita nafarrak bertan egiten du lan eta Lourdes kirol taldearen entrenatzaile eta sortzailea izan zen orain 27 urte.
Bazkideek ordaindutako kuotei esker, eskola finantzatzeko eta hainbat ekimen egiteko dirua bilduko dute elkarte sortu berriko kideek, Diario de Navarra egunkariak jakinarazi duenez. Asmoa hiru futbol-talderen arteko txapelketa bultzatzea eta elkartearen aurkezpena egiteko festa antolatzea da.
Euskadi Irratiko azken albistegia