2006/12/28
Euskadin bizi diren euskaldun venezuelarrek jakinarazi dutenez, Miren Egileor de Gisasola Iñaki eta Xabier Gisasola Paraiso Euskal Etxeko bazkideen ama abenduaren 26an zendu zen, 94 urte zituela. Eguberri gauean ondoezik sentitu eta erietxera joan zen. Bertan artatu ostean, alta eman zioten baina handik gutxira, etxean hil zen, haren semeetako bat ondoan zuela.
Amaya Zenarruzabeitiak Aldatzeren izenean nabarmendu zuenez: "Beti da tristea norbait hiltzea baina gehiago, egunotan, Gabonetan, gertatzen denean. Hala, jende askorentzat garai tristea da honakoa. Dena dela, tristura ezin da mirarekin nahastu. Gure artean ez daudenak gogoan hartzen ditugu baina denborak aurrera egin ahala, tristurarekin baino mirarekin gogoratzen ditugu. Izan ere, ondoan izan ez arren, gure bihotzean eta gogoan izaten ditugun artean, betiko bilakatzen ditugu! Hori horrela, denok batera geundenekoa, mahaiaren inguruan ginenekoa eta Gabonak eta urte berria ospatzen genuenekoa hartuko dugu gogoan, miraz. Horrela jokatuta, galera txikiago egingo zaigu, hein batean".
Euskadi Irratiko azken albistegia