2006/12/19
Eusko Jaurlaritzako bi ordezkarik Euskal Etxea izendapena eman zioten atzo Bordeleko Euskaldunen Biltzarrari.
Euskaldunen Biltzarrak berak adierazi du horrela "inpultsoa" eman nahi dietela euskararen aldeko jarduerei eta mintzairaren irakaskuntzari.
Euskal zentroa 1967an sortu zuten, baina orain arte ez zuen erabaki Eusko Jaurlaritzan Euskal Etxea izateko erregistratzea.
Berrogei urteko historia du Biltzarrak. Horietan, euskal kultura Bordelen sustatzeko hainbat ekintza egin dituzte, euskara ikastaroak, kontzertuak eta kirol eta kultura topaketak, kasu.
Aurki, 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute.