logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:44:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Amerika Caribetarra

KOLONBIAN

Medellingo Euskal Ikasketen Zentroaren bigarren urtemuga

2006/11/28

Antolatutako ekitaldien artean, Kolonbian diren euskaldunen inguruko hitzaldia eman zuen Noberto Molinak.

Medellingo Euskal Ikasketen Zentroak bigarren urtemuga ospatzeko ekitaldia egin zuen joan den azaroaren 24an Antioquiako Unibertsitatean.

Norberto Molinak Kolonbian diren euskaldunen inguruko hitzaldia eman zuen eta Luis Miguel de Zulategui y Huarteren lan musikalaren nondik norakoak azaldu zituen Margarita Velasquez Antioquiako Unibertsitateko musika ikertzaileak.

Horrez gain, Luis Miguel de Zulateguiren bizitza familiarra eta pasadizoak kontatu zituen Libe Zulategi haren alaba, margolari eta solaskideak.

Azaroaren 27tik abenduaren 1era, euskal kulturaren astea ospatuko du Medellingo Euskal Ikasketen Zentroak, euskal filmak eta musika erakusketa bat eskainita.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta