logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:00:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Amerika Caribetarra

BEGIONEZ IKUSTEN DUTE

Venezuelak Amorebieta jokalaria nahi du

2006/11/03

Futbol Federazioko presidenteak "oso berri ona" izango litzatekeela esan du.

Rafael Esquivelek, Venezuelako Futbol Federazioko presidenteak, Fernando Amorebieta Athletic Clubeko jokalaria bere selekzioarekin jokatzea "oso berri ona" izango litzatekeela adierazi du.

Jokalariak berak irekita utzi du aukera hori "nire taldeari eta niri zer komeni zaidan aztertu behar dut". Amorebieta Venezuelan jaio zen eta bi urte zituenean Euskal Herrira jo zuen, Iurretara hain zuzen ere.

Esquivel presidentea oso pozik azaldu da jokalariak erakutsitako jarrerarekin, "oso positiboa da jokalariaren interesa. Richard Paez teknikariari luzatuko diot gai hau hemendik aurrera jokalariaren ibilbidea aztertzeko eta jarraipena egiteko".

2007. urtean Amerika Kopa Venezuelan bertan jokatuko da eta Federazioa ahalegin handia egiten ari da taldea indartsua izateko eta, behintzat, lehen fasea gainditu ahal izateko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta