2006/10/26
Taldeko bost irratiak eta nazioartean emititzen duten bi telebista kateak eskaintzen ditu webgune horrek. Horrela, internet bidez, munduko edozein lekutatik gure telebista eta irratiak ikusi eta entzuteko aukera eskaintzen du oso kalitate onarekin.
Jump TV Kanadako enpresak eta EiTBk kontratua sinatu dute duela gutxi. Horren arabera, taldeko bost irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EiTB Irratia) eta bi telebista kate (Canal Vasco eta ETB Sat) internet bidez eskainiko dituzte.
Orain arte ere eskaintzen zituen irrati eta telebista kate horiek Jump TVk, baina orain aratuta eta paperean idatzita gelditu da bi enpresen arteko harremana.
Kanal horiek bakarka edo guztiak batera eskuratu ditzake erabiltzaileak. Pakete osoak 16,95 dolarreko prezioa dauka (13,51 euro gutxi gora behera).
Telebistan bezalako kalitatea
Hemendik gutxira, gainera, telebista saioen sortak eskaintzen hasiko dira. Hau da, ETB Sat eta Canal Vascoren emisioa osoa ikusi beharrean, kirol emanaldi edo saio jakin batzuk erosi ahal izango ditu ikusleak. Adibide bat jartzearren pilotako lau eta erdiko azken hamar finalak edo joan zen deboraldian audientzia gehien izan zuten `Wazemank` saioaren atalak eskaini ahal izango dira.
Interneten telebista eta irratia eskaintzen dituen enpresarik garrantzitsuenetariko bat da Jump TV. Munduko 180 katerekin baino gehiagorekin lotu ditu akordioak. Horrez gainera, eskaintzen duen kalitatea telebista aparailu arrunt baten oso antzerakoa da.
Euskadi Irratiko azken albistegia