logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 01:29:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundu zabala

GOBERNU BILERA

Gasteizko "Manuel Iradier" elkartea onura publikotzat aitorzea onarturik

2006/10/17

Arabar herriaren Afrikaren aldeko deiera bultzatu, Manuel Iradier eta Bulfi Jaunaren obra hedatu eta trukaketa sozio-kulturala ahalbidetu baititu.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposaturik, Gobernu Batzordeak Vitoria-Gasteizko Afrikaren Aldeko “Manuel Iradier” Elkartea onura publikokotzat aitortu du; arabar herriaren Afrikaren aldeko deiera bultzatu, Manuel Iradier eta Bulfi Jaunaren obra hedatu eta trukaketa sozio-kulturala ahalbidetu baititu.

“Manuel Iradier” Elkarteak, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoan du bere jarduera-eremua.

Bere eraketatik, hurrengo hauek dira garatutako hainbat jarduera:
a) Osasun arloko jarduerak; Cogoko Barrutiko Ospitaletegiaren erabateko berreraikuntza, lehen mailako arretako osasuna-programen garatzearen laguntza, Cogoko Barrutian lehen mailako arreta-programen garapena.
b) Hezkuntza eta Garapen jarduerak; eskola-eraikuntza, osinen konponketa eta egokitzapena, lanbide-heziketarako beken finantzazioa, era kolonialeko ur-zuloko birgaiketa, Coriscoko biztanleriaren ur-horniketa, landa-akuikulturaren garapena.
c) Entomologia, Kartografia eta Zoologiaren arloko jarduera-zientifikoak; hidrogeologia, zoologia, geologia eta botanika inguruko ikerketa.
d) Zabalkunde-jarduerak

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta