logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:03:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Amerika Caribetarra

RADIO EUZKADIREN SORTZAILEA

Jose Joaquin Azurza hil da

2006/10/09

Frankismo garaian militante izan zen eta izandako jardueren ondorioz, erbestera jo behar izan zuen.

Jose Joaquin Azurza soinu teknikaria eta 1965ean Radio Euzkadiren arduradun nagusia hil zen atzo.

Donostian jaioa, euskal irratiak erbestetik, Venezuelatik, emititzeko modua ahalbideratu zuen Azurzak.

Gazte-gaztea zela, Aguirre lehendakariak Aberri Egunaren harira egindako agiria irakurri zuen Radio San Sebastianen eta ondorioz, erregimenak jazarrita, Euskadi abandonatu behar izan zuen. Erbestean, Venezuela hartu zuen bizileku eta petrolio konpainia batean egin zuen lan. Bertan, bi transistorerekin egunean ordu erdiz Radio Euzkadi emititzeko modua topatu zuen. Ia hamar urtez egin zuen irratsaio klandestinoa.

Azurza, beti baikor, saioa oihanetik emititzen bazuten ere, soinua Euskadira helduko zela ziur zen.

Konpromiso handiko gizona zen Azurza, baita langile fina ere. Alde teknikoaz arduratzeaz gain, euskaraz eta gazteleraz artikulu andana idatzi zuen eta irrati-eztabaidetan parte hartzen zuen.

Amara auzoko elizan egin dituzte arratsaldean haren aldeko hileta-elizkizunak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta