logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:28:50
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Europa

ÖSTERSUND, SUEDIA

Gari eremu urriko hizkuntzen 4. jaialdian egongo da

2006/10/02

Urriaren 14an egingo den ekitaldian Europako herri askotako hizkuntzak egongo dira ordezkatuta, euskara, gaelikoa, galiziera, frisiera, samiera eta okzitaniera, besteak beste.

Gari Hertzainak taldean emandako urteengatik ezaguna egin zen rock abeslariak Suedian, Östersund herrian urriaren 14an egingo den Liet-Lavlut eremu urriko hizkuntzen musika jaialdian.

25 hizkuntza gutxitu ordezkatzeko 60 artista aukeratu zituen Oslon jaialdia antolatu duen batzordeak, baina, azkenik, 11 abesti baino ez dira egongo emanaldian. Kantak jatorri eta hizkuntza ezberdinekoak dira eta maila handia dute guztiek.

Liet-Lavluten aurkeztuko diren abestietan, euskaraz gain, gaelikoa, friulera, samiera, okzitaniera, galiziera eta frisiarra bezalako hizkuntzetan egindako doinuak entzun ahal izango dira.

Europako eremu urriko hizkuntzen jaialdia egiten den laugarren aldia izango da aurtengoa.

Hedapen handia

Hedabideek interes handia erakutsi dute Liet-Lavlut ekitaldiarekiko. Antolatzaile nagusia Norrbotten irrati suediarra da eta zuzenean emango du emanaldi osoa, bai uhinen bidez, bai P2 internet bidezko irratiaren bidez.

Sami Irratiak ere zuzenean emango du jaialdia Noruega, Finlandia eta Suediako entzuleentzat.

Jaialdiari buruzko DVD bat salgai jarriko dute urte amaierarako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta