Pilota

PILOTA

EiTBk jaialdi ikusgarria antolatu du Atanon urriaren 12an

2008/10/03

Barriola eta Irujo neurtuko dira buruz buru eta Titin eta Oinatz Bengoetxea elkarren aurka neurtuko dira lau térdi barruan.
EiTBk jaialdi ikusgarria antolatu du Atano pilotalekuan Urriaren 12an. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

EiTBk jaialdi ikusgarria antolatu du Atano pilotalekuan Urriaren 12an. Argazkia: EiTB

Euskal Telebistak orain 25 urte eskeini zuen aurreneko pilota emanaldia eta hori ospatzeko inoiz antolatu ez den moduko jaialdia antolatu du Urriaren 12an Atano pilotalekuan.

Lesionaturik dagoen Aimar Olaizola izan ezik egungo beste izar guztiak elkartuko dira jaialdi horretan.

Buruz buru Barriola eta Irujo ariko dira elkarren aurka eta lau t'erdi barruan, Titin eta Oinatz Bengoetxea neurtuko dira.

Bikoteka ere partida egongo da jaialdi honetan. Xala-Laskurain bikotea, Berasaluze eta Begino bikotearen aurka lehiatuko dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta