2008/10/02
Jon Odriozolak ez du Euskaltel-Euskadirekin akordioa lortu kontratua berritzeko. Oñatiarrak, orain arte hiru kirol-zuzendarietako bat, ez du euskal taldean jarraituko.
Jon Odriozolak ez ditu taldea uztearen arrazoiak azaldu nahi izan baina "eskatzen nuena eta ematen zidatena" bat ez zetozela adierazi du. Gipuzkoarrak adierazi du eskaintzak ez zituela "minimoak" betetzen, baina ez du xehetasun gehigaorik eman nahi.
Igor Gonzalez de Galdeanok, bestalde, Odriozolaren ezetzak taldearen planak hankaz gora jarri dituela onartu du. "Bere taldean egotea gura genuen, baina berak ez ditu lan baldintzak onartu", esan du.
Euskadi Irratiko azken albistegia