2008/09/10
Lance Amstrong estatubatuar txirrindulariak (zazpi alditan Tourraren irabazle) 2009 lehiaketara bueltatuko dela baieztatu du, frantziar txapelketa zortzigarrenez irabazteko asmoz.
Amstrong 37 urte betetzear dago eta 2005ean utzi zion txirrindularitzan lehiatzeari, zazpigarrenez Tourra irabazi ostean. Txirrindulariak dituen asmoak Vanity Fair aldizkariak eman ditu argitara.
"Frantziako Tourra zortzigarrenez irabazten saiatuko naiz", baieztatu du Amstrongek. Mark Higgins txirrindulariaren bozeramaileak baieztatu du baita ere, Gazzetta dello Sportek plazaratu duenez. "2009ko Tourran izatea da Lancen asmoa" Higginsek esan duenez.
Euskadi Irratiko azken albistegia