2008/09/01
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri-sorta bat jakitera eman du; bere ustez, espainiar Gobernuak duen ideien eta finantzaketaren "unadura"ren aurrean.
Lehendakariak azaldu duenez, datorren ostegunean, hilak 8, Acelor-Mittalekin hitzarmen bat sinatuko du, enpresak burdinaren ikerketa-zentro bat jar dezan Euskadin. Hitzarmenak 100 milioi euroko inbertsioa egitea beharko du.
Ibarretxeren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak mota horretako zentroak erakarri nahi ditu, horrenbestez, Euskadin ikerketa-zentroak jartzeko asmoa duen edozein enpresarekin "biltzeko" prest dago.
Azaldutako beste neurrietako bat langile autonomoei eta enpresa berriei diru-laguntzak ematea da. Horiez gain, "sektorea gaztetu" eta "pertsona berriak negozio horien ardura har dezaten" ahalbideratuko du diru-laguntzei esker.
Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko dituen neurriek ez dute eragina izango gastu sozialean.
Euskadi Irratiko azken albistegia