2008/09/01
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak gaur bertan eskatuko du bere "berehalako" agerraldia Diputatuen Kongresuan egoera ekonomikoari buruz datuak emateko eta Gobernuak hartu dituen neurriak azaltzeko asmoz, batez ere langabezia ekiditzeko helburuarekin martxan jarritakoak.
Zapaterok Espainiako ekonomiak "hilabete zailak" bizi izango dituela onartu du Telecincon eskeinitako elkarrizketa batetan, 2009ko bigarren seihilekora arte "hazkunderako bidea" ez baitu hasiko.
Hala ere, Espainiako presidenteak berreskuratze hori petrolioaren salneurriaren moduko faktoreak kontutan hartuz aurreratu edota atzeratu daitekeela nabarmendu du. Honen beherapenak Barne Produktu Gordin Orekatuaren jaitsiera ekarri du jadanik, uztaileko %5,3tik abuztuko %4,9ra. Zapaterok esan du, gordinak tendentzia hori jarraituz gero, inflazioak urtea %4ren azpitik bukatu dezakeela.
Euskadi Irratiko azken albistegia