Txirrindularitza

EUSKALTEL EUSKADI

Jon Odriozola izango da kirol-zuzendari berria

2006/09/20

Gainera, Miguel Madariagak zuzentzen duen taldeak Lander Aperribai txirrindulari gaztea aurkeztu du. Talde laranjaren fitxaketa berria da.

Jon Odriozola izango da Euskaltel Euskadi Txirrindularitza taldeko kirol-zuzendari berria. Horrela jakinarazi du euskal taldeak Gipuzkoan egindako ekitaldi batean. Horretan, gainera, Lander Aperribai txirrindulari gaztea aurkeztu dute fitxaketa berria bezala.

Aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiko areto nagusian egin dute, eta Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Miguel Madariaga Euskaltel Euskadiko managerra eta Igor Gonzalez de Galdeano egon dira ekitaldian.

Hortaz, Madariagak eta Gonzalez de Galdeanok Julian Gorosperen hutsunea bete dute. Izan ere, Euskaltel Euskadik taldea eraberritzeko prozesuan dago hurrengo denboraldiari begira, Gorka Gonzalezek, Iker Floresek, Joseba Albizuk eta David Herrerok taldea utzi ostean.

Oñatiko teknikaria, beraz, Euskaltel Euskadiko zuzendari berria da, eta Astarloza (Ag2R), Aitor Galdos (Panaria), Txurruka (Barlowolrd) eta Azanza (Kaiku) fitxaketekin; eta Lander Aperribai gazte mailako ziklistarekin (Bidelan) bat egin du datorren denboraldirako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta