Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Mallorcak Aritz Aduriz fitxatu du 6 milioi euroren truke

2008/08/24

Aurrelari zuri-gorriak ez du Valladoliden aurkako denboraldiaurreko azken partida jokatu (5-2) eta Balearetako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Honek, Iñigo Velez utzita joatea eragotzi dezake.

Athletic eta Mallorca taldeak Aritz Aduriz fitxatzeko akordio batera iritsi ziren eta gipuzkoarrak Balearetako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Aurrelariak ez zuen Athleticen denboraldiaurreko azken partida (Valladoliden aurka) jokatu.

Athleticek 6 milioi euro jasoko ditu operazio honegatik, hori izango baita Mallorca taldeak Aduriz eramatearren ordainduko duen diru kopurua.

Aritz Aduriz Mallorcak fitxatzeak beste ondorio batzuk ere ekar ditzake, izan ere, Iñigo Velez de Mendizabal Numantziara joatekoa zen utzita, baina azkenean Athleticen geratu daiteke. Bestela Caparrosen taldea aurrelari gutxirekin geratuko litzateke.

Porrot mingarria Valladoliden aurka (5-2)

Athleticek denboraldiaurreko azken partida jokatu zuen eta bere zaletuak oso kezkatuta utzi zituen Liga hasteko aste bete bakarrik falta denean.

Bilbotarrak Vallladoliden aurka jokatu zuten Valladolid Hiria sariari zegokion partidan. Etxekoek azkar bideratu zuten partida, 20. minuturako 3-0 zihoazen aurretik Kikeren eta Vivar Doradoren (bi gol) golei esker.

Bigarren zatian Athleticek aldeak murriztu zituen Llorentek eta Yestek sartutako golei esker eta 3-2 jarri ziren. Hala eta guztiz, Valladolidek ez zuen barkatu eta gaua borobildu zuen hat-tricka lortu zuen Vivar Doradoren eta Barjaren golekin. Azken emaitza Valladoliden aldeko 5-2koa izan zen.

Fitxa teknikoa:

5- Real Valladolid: Villar; Pedro Lopez, Baraja, García Calvo, Marcos; Aguirre, Vivar Dorado; Borja, Jonathan Sesma, Victor; Kike. Jokatu zuten beste jokalariak: Sergio Asenjo (ps), Oscar Sanchez, Luis Prieto, Jesús Rueda, Ogbeche eta Alvaro Rubio.

2- Athletic Club: Lafuente; Murillo, Aitor Ocio, Amorebieta, Casas; David Lopez, Gurpegui, Javier Martínez, Yeste; Llorente eta Garmendia. Orbaiz, Susaeta, Etxeberria, Gabilondo eta Ion Velez jokalariek ere jokatu zuten.

Golak: 1-0 (min.16), Kike. 2-0 (min.18), Vivar Dorado. 3-0 (min.20), Vivar Dorado. 3-1 (min.59), Llorente. 3-2 (min.65), Yeste. 4-2 (min.80), Vivar Dorado. 5-2 (min.89), Baraja, penaltiz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta