2008/08/20
Asteazken honetan Madrilgo Barajas aireportuan izandako istripua (145 hildako eta 28 zauritu) azken hamarkadan Europan jazotako larriena izan da.
Gainera, 1977ko martxoaren 27tik hona Europan izandako zazpi larrienetakoa izan da. Egun horretan KLM eta Pan Am konpainietako Boeing bi lurrera erori ziren Tenerifeko Los Rodeos aireportuan. 612 lagun hil ziren.
1977tik hona Europan izandako hegazkin istripu larrienak:
- 1977ko martxoaren 27a: 612 lagun hil ziren abiazio zibilaren historian jazotako istripurik latzenean. KLM eta Pan American konpainietako bi Jumbok talka egin zuten Tenerifeko Los Rodeos aireportuan.
- 1980eko apirilak 25: 146 lagun hil ziren Dan Air konpainiako Boeing 727 bat lurrera erorita Los Rodeoseko (Tenerife) aireportuan lur hartzear zegoenean.
- 1981eko abenduak 1: 180 lagun hil ziren Korsika irlako San Pietro Mendian, Index Adria konpainiako MD-80 hegazkin bat lurrera erori ostean.
- 1983ko azaroak 27: 181 lagun hil eta soilik 11 atera ziren bizirik Mejorada del Campon (Barajasetik hurbil) Avianca kolonbiar konpainiako Boeing 747 bat lurrera erorita. Hegazkina Madrid-Barajaserantz zihoan lur hartzera.
- 1984ko urriak 15: Aeroflot konpainiako Tupolev 154 hegazkin bat lurrera erori zen Omsken (Sovietar Batasuna izan zena), 150 lagun hilda.
- 1985eko otsailak 19: 148 lagun hil ziren Iberiako Boeing 727 hegazkin bat Bilbotik 30 kilometrora lurrera erorita. Hegazkina Madrildik Bilbora zihoan eta ETBren errepikagailu baten aurka talka egin zuen, Oiz mendian.
- 1987ko maiatzak 9: 183 pertsona hil ziren Varsovian Polskie Linie Lotnicze konpainiako IL62 hegazkin batek istripu bat izan ostean.
Euskadi Irratiko azken albistegia