2008/08/20
Hector Sandoval Spanaireko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiak baieztatu duenez, garrantzitsuena orain ez da Barajasen izandako hegazkin istripuaren inguruko zergatiei buruz espekulatzea, biktimei eta haien senideei laguntzea baizik, bai Madrilen, bai Las Palmasen.
Hedabideen aurrean Palman duen egoitzan Sandovalek eta Marcus Hedblom Spanairreko zuzendariak hildakoekiko, eta zaurituekiko eta euren senideekiko "dolua eta elkartasuna" agertu dute. Gainera, baliabide guztiak haien esku jarriko dituztela baieztatu dute.
Beste alde batetik, Spanair bidaiarien zerrenda aztertzen dabil, nondik zetozen eta euren artean atzerritarrak zeuden zehazteko. "Senide bat galdu duten guztiei gure dolumina adierazi nahi diegu, guztiontzako tragedia bat delako eta asko deitoratzen dugulako, baina gure arreta eta baliabide guztiak bizirik atera direnentzat eta hil direnentzat izango direla errepikatu nahi dugu", azpimarratu du.
Giza Baliabideetako zuzendari nagusiak adierazi duenez, Spanairreko Zuzendaritza agintariekin batera egongo da istripuari buruzko ikerketan. Gaineratu duenez, operazio asko bertan behera utzi behar izan dira. "Horrelako egoera batean ohikoak diren atzerapenak izaten ari gara", azaldu du.
Euskadi Irratiko azken albistegia