Gizartea

HEGAZKIN ISTRIPUA BARAJASEN

Biktimak artatzeko Spanairren telefonoa: 800 400 200

2008/08/20

Madril-Barajas aireportuan Estatuko hegaldietan ordubeteko atzeraldiak izan dira. Gainera, "Krisialdiko kabinetea" bilduta egon da. Gurutze Gorria eta osasun zerbituzak bertan izan dira.
Spanairrek Mallorcan duen egoitza. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Spanairrek Mallorcan duen egoitza. Argazkia: EFE

Madril-Barajas aireportuak Estatuko hegaldietan ordutebeteko atzerapenak iragarri ditu, bidaiariek jakinarazi dutenez.

Biktimak artatzeko 800 400 200 telefonoa jarri du Spanairrek.

Barajasko aireportuak larrialdi egoera ezarri eta "Krisialdiko kabinetea" deitu du.

Spanair konpainiak agiri batean gertatutakoa deitoratu du eta "une zail honetan agintariei bere babes osoa" ematen ari direla zehaztu du.

Gurutze Gorriak 22 anbulantzia bidali ditu aireportura Madrildik eta Guadalajaratik. Erakundeko iturriek informatu dutenez, Larrialdietarako Berehalako Taldeak ere bidaliko ditu.

Gainera, Madrilgo Udalak 230 mediku hedatu ditu, Samur-Babes Zibila, 170 udaltzaingo eta Udaleko 70 suhiltzaile zenbatuta, biktimei laguntzeko.

Bestalde, Larrialdietako Madrilgo Zerbitzuak (SUMMA-112) hondamendietarako kamioi bat, helikoptero bi, anbulantziak eta larrialdietarako ibilgailuak bidali ditu, Madrilgo Erkidegoko Osasun Kontseilaritzako eledun baten hitzetan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta