logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 22:49:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Abuztuaren 18an emango diote hasiera denboraldiaurreari

2008/08/04

Lagunarteko zazpi neurketa jokatuko ditu iurbentiak. Sei ACBko taldeen aurka izango dira eta bat LEB ligako Autocid Burgosen kontra.
Javi Salgado, iurbentia Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Javi Salgado, iurbentia Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basketek abuztuaren 18an emango dio hasiera denboraldiaurreari. Txus Vidorretaren gizonei proba mediko zein fisikoak egingo dizkiete Zorroza eta Rekaldeko kiroldegietan.

Denboraldiaurrean zehar lagunarteko zazpi neurketa jokatuko ditu iurbentiak. Sei ACBko taldeen aurka izango dira eta bat LEB Oro ligako Autocid Burgosen kontra. 2008/2009 denboraldia Estudiantesen aurka hasiko dute urriko 4/5eko asteburuan.

Denboraldiaurrea:

Irailaren 5a : Ricoh Manresaren kontrako lagunartekoa, Sant Hilarin (20:00etan)
Irailaren 9a : AG Fuenlabradaren kontrako lagunarteko, Fuenlabradan (20:00etan)
Irailaren 12a: Autocid Burgosen kontrako lagunartekoa, Galdakaon (20:30ean)
Irailaren 15a : Hiruko Txapelketa, Ceniceron (Errioxan) CAI Zaragozaren kontra
Irailaren 17a : Hiruko Txapelketa, Ceniceron (Errioxan) Kalise Gran Canariaren kontra
Irailaren 23a : Ricoh Manresaren kontrako lagunartekoa (Ibiza)
Irailaren 25a : ViveMenorcaren kontrako lagunartekoa (Ibiza)

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta