logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 22:52:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Huertasek Bilbo utzi eta Fortitudo Bolonian jokatuko du

2008/07/26

iurbentiak eta DKV Joventutek Bilbon jokatzeko lortutako akordioari muzin egin eta brasildarrak Italian jokatuko du datozen bi denboraldietan.

Marcekinho Huertas jokalari brasildarrak ez du datorren denboraldian iurbentia Bilbao Basketen jokatuko Bilbon utzita joka dezan akordioa egon arren. Brasildarrak "gure taldearen eskaintza ez onartzea eta Fortitudo talde italiarrarekin kontratua sinatu du datozen bi denboraldietarako".

Horrela adierazi zuen iurbentia Bilbao Basketek prentsa-ohar batean, eta bertan klubak "ahalegin handia egin duela Huertasen nahiak asetzeko eta bere ordezkariak eskatutako guztiari baiezkoa eman ziotela" adierazi zuten.

Klubaren arabera, ondoren, DKV Joventutek, jokalariaren ACB eskubideen jabeak, iurbentiaren eskaintza berdindu zuen eta "ahalegin gehigarri batekin" Badalonako taldearekin negoziatzen hasi zen, eta adostu zuten brasildarrak Bilbon utzita jokatzea.

"Jokalariak eta ordezkariak markatutako erritmoa errespetatu dugu eta horregatik ezustekoa izan da guretzat Marcelinhok hartutako erabakia, eta gainera, horren berri hedabideek eman ziguten. Beraz, Marcelinhoren kasua itxi egin dugu klubetik", gaineratu zuen iurbentiak.

Momentu honetatik aurrera, kluba "proiektuan eroso egon daitezkeen jokalarien bila" hasiko da eta Marcelinhori “zorterik onena opa” dio “bere ordezkariak brasildarraren kirol-ibilbidea” ez izorratzeko nahia gaineratuz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta