logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 08:13:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

'Marcelinho' Huertasek Bilbao Basketen jokatuko du

2008/07/24

iurbentiak eta DKV Joventutek antolatzaile brasildarrak Bilbon utzita jokatzea adostu zuten. Jokalariaren ordezkariak, ordea, akordiorik ez dagoela eta jokalariak ez duela Bilbon jokatuko adierazi du.

iurbentia Bilbao Basketek jakitera eman du DKVrekin lortu duen akordioa Marcelinho Huertasek Bilbao Basketen joka dezan datorren denboraldian. Antolatzaile brasildarrak, ACBko onena bezala izendatua aurreko denboraldian, utzita jokatuko du Bilbon.

Badalonako klubak Bilbao Basketek Huertasi egindako eskaintza berdindu zuen eta jokalaria DKVrako fitxatu zuen. Hala ere, azkenengo egunetako negoziazioei esker antolatzaileak Bilbon jokatuko du, denboraldi baterako utzita.

Huertasen etorrerarekin, Bilbao Basketek itxita dauka bere taldea. Brasiladarrarekin batera Javi Salgado ibiliko da antolatze-lanetan. Kanpotik Recker, Savovic, Vázquez eta Quincy Lewis; eta barne-jokoarentzako Weis, Banic, Pasalic eta Ranciken ordez arituko den Salva Guardia. Kanpoko jokalari bat fitxatzea da Bilboko taldearen helburu bakarra.

Jokalariaren ordezkariak akordiorik ez dagola esan du

Hala ere, jokalariaren ordezkariak, Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, jokalariak ez duela Bilbon jokatuko adierazi du. Ordezkariak esan du Huertasek Bolonian jokatuko duela datorren denboraldian, akordioa sinatu duelako bertako taldearekin.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta