2008/07/14
Behargin bat hil egin da gaur 09:10ean Abiadura Handiko Trena eraikitzeko Araban egiten ari diren obretan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Radio Euskadik informatu duenez, hildakoa errumaniarra zen eta 51 urte zituen. Azpikontratua zuen eta Mallorcatik etorri zen lan egiteko. Antza denez, pieza handi bartean harrapatuta geratu delako hil da. Oraingoz, baina, iturri ofizialek ez dute baieztatu.
Istripua Lukon jazo da, Gasteiztik 10 kilometro iparraldera. Trenaren tarte hau Araban egiten ari diren lehena da.
UGT sindikatuaren arabera, aurten EAEn hil den 40. langilea da.
Euskadi Irratiko azken albistegia