2008/07/14
Iñaki de Juana Chaos abuztuaren 2an irtengo da Aranjuezeko (Madril) kartzelatik, Espetxe Zuzendaritzako iturriek jakinarazi dutenez.
Iazko ekainaren 7an kartzelatu zuten azkenekoz, hau da, ETAk su-etena hautsi eta 24 ordura.
De Juana Chaos 1987an sartu zuten espetxean, 25 pertsona hiltzea egotzita. Aurreko Zigor Kodea oinarri hartuta epaitu zuten, eta 2004an zen kartzelatik irtetekoa.
Dena dela, Auzitegi Nazionalak galarazi egin zuen, eta mehatxu terroristak egitea leporatu zion, Gara egunkarian publikatutako bi iritzi artikulu direla eta.
12 urte eta 7 hilabeteko zigorra ezarri zioten, eta presoak bi gose greba egin zituen. Bere osasun egoerak okerrera egin zuen, eta Espainiako Gobernuak Donostia Ospitalera eramatea agindu zuen bigarren baraualdian.
Zigorra betetzeko falta zitzaizkion hiru urteak etxean beteko zituela zirudienean, baina, ETAk su-etena hautsi zuen, eta Zapateroren Gobernuak berriro ere De Juana kartzelatzeko agindu zuen.
Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuko Justizia ministroak esan du espero duela De Juanak "gizartean bizitzen jakitea".
Euskadi Irratiko azken albistegia