2008/07/14
Bost korrikalari zauritu dira gaur goizean, Sanferminetako azken entzierroan. Nuñez de Cuvillo ganadutegiko zezenek entzierro garbi eta bizkorra egin dute eta, aurtengo joerari eutsita, ez dute inor adarkatu.
Zehazki, Nafarroako Osasun Zerbitzuek jakinarazi dutenez, hiru lagun Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Horietako batek gihar-haustura du hanka batean eta beste biek kolpeak dituzte izterrondoan eta belaunean.
Azkenik, Bideko Ama Birjina Ospitalera bi korrikalari eraman dituzte. Batek klabikula hautsi du eta besteak kolpe bat jaso du esku batean.
Euskadi Irratiko azken albistegia