2008/07/14
Zortzi lasterkari eraman dituzte Iruñeko ospitaletara sanferminetako zazpigarren entzierroaren ostean. Adarkadaz ez da zauriturik egon.
Hiru korrikalari eraman dituzte Nafarroako ospitalera: D.V.R., Castellokoa eta 30 urtekoa, garezurreko eta torax-traumatismoarekin, R.S.T.,Tarragonakoa eta 24 urtekoa, torax-traumatismoarekin, F.G.G., Albacetekoa eta 23 urtekoa, ubeldura anitzekin eta traumatismoarekin eskuin hankan. Hiru lasterkari hauek alta jaso dute ordu batzuk beranduago.
Bideko Ama Birjina ospitalera beste lau korrikalari eraman dituzte. Hauek izan dira: E.G.Q., Iruñekoa eta 42 urtekoa, kontusio anitzekin; A.F.O., 42 urtekoa eta Eskoziakoa, buruko traumatismoarekin eta J.G.V., Lugokoa eta 36 urtekoa, sudur-traumatismoarekin. Denek alta jaso dute.
Ospitalean jarraitzen duen bakarra D.A.C. da, 19 urteko gaztea eta Santanderrekoa. Traumatismoa du toraxean eta Nafarroako ospitalera eraman dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia