2008/07/13
Kolonbiako pertsona bat zauritu dute (C.W.J., 26 urtekoa) Dolores Aguirre ganadutegiko zezenek, adarkadaz. Comadroso, zezen arreak, lasterkaria adartu du ipurmasailean zezen-plazara sartu baino metro batzuk lehenago, eta ospitalera eraman behar izan dute. Bideko Ama ospitalean dago, larrialdi zerbitzuetan.
Adarkadez sortutako zauria zuen, norabide bikoitzarekin (goranzkoa eta horizontala), bakoitza 15 zentimetrokoa. Plantara eraman dute eta Traumatologia Zerbitzuan dago.
Osasun-zentro berean lau pertsona gehiago ospitaleratu dituzte:
- R.C.S., Bartzelonakoa, eta 55 urtekoa, eskuin belarrian zauritu da. Kirurgia Plastikoko zerbitzuan egon da, eta gero alta eman diote.
- O.K.A., Ghanakoa eta 33 urtekoa, masailezurra apurtu du eta Masail-aurpegietako Kirurgiako Zerbitzuan egon da. Kailejoiaren tartean zauritu dute, eta alta eman diote eguerdian.
- A.J.E., lesakarra eta 26 urtekoa, ezkerreko eskumuturra apurtu du eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Bere pronostikoa ez da larria eta Kailejoiaren tartean zauritu dute.
- C.R.B., 29 urteko madrildarrak sudurra apurtu du eta Otorrinolaringologia Zerbitzuan egon da. Estafeta tartean zauritu dute eta alta eman diote goizeko azken orduan.
Bere aldetik, bost lasterkari daude zaurituta oraindik Iruñeko ospitaleetan.
M.S.E., 22 urteko Iruñeko gaztea ostiralean zauritu zuten sabel-traumatismo baten ondorioz, eta alta eman diote Bideko ama Birjina ospitalean behaketan egon ostean, Nafarroako Gobernuak agiri baten bitartez jakinarazi duenez.
Gainontzeko zaurituen inguruan, Nafarroako ospitalean lau pertsona daudela adierazi dute: J.M.E.A., 37 urteko lekunberriarra iragan asteleheneko entzierroan zauritu zuten, toraxean hain zuzen ere. Larri dago, baina gero eta hobeto dago.
Bere aldetik, 37 urteko A.G.H., eta Zornotzakoa, eskuineko ukondoan, sabelean, toraxean eta buruan zauritu zuten. Egonkor dago.
Bertan, Californiako 22 urteko gazte bat dago, W.M.D., iragan asteazkenean zauritu baitzuten, ipurmasailean. Lasterkaria egonkor dago.
Azkenik, Valladolideko 28 urteko gazte bat dago ospitale berean, ostegunean izterrean zauritu baitzen, eta egonkor dago.
Euskadi Irratiko azken albistegia