Gizartea

SAN FERMIN

Entzierro azkarra, baina tentsioz betea

2008/07/12

Dolores Aguirreren zezenak tentsioz beteriko entzierroaren protagonistak izan dira, eta nahiz eta jende asko bildu den, zauritu bakarra izan da.
Tentsioz beteriko une asko bizi izan dira seigarren entzierroan. Argazkia: EFE.

argazkia handitu

Tentsioz beteriko une asko bizi izan dira seigarren entzierroan. Argazkia: EFE.

Dolores Aguirreren ganadutegiko zezenak protagonista izan dira sanferminetako seigarren entzierroan. Hiru minutu pasatxoko korrikaldia izan da gaurkoa. Hainbat zauritu sortu zituzten ganadutegi honetako adardunek orain arteko entzierroetan, eta gaur ez da salbuespena izan.

Jendez beteriko entzierroa espero zuten gaur, eta hala izan da. Iaz, entzierroa berandu hasi zen larunbatean, jende gehiegi baitzegoen.

08:00etan ukuiluetatik atera eta gero, zezen taldea abiadura handiz abiatu da Santo Domingoko aldapan gora, eta garbi egin du topo korrikalariekin. Udaletxeko enparantzara heldu dira horrela.

Mercaderes kalera iristeaz batera, zezen bat irristatu eta erori da, baina berriz bildu da taldea, artzainen lanari esker. Korrikalari bat aurretik eraman dute zezenek, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Halere, une arriskutsuena Estafeta kalean bizi izan da, zezen batek irrist egin du Mercaderes bihurgunera heldu aurretik, taldetik bereiziz, beste zezen batekin batera. Horrela, joaldunak eta lau zezen aurretik gelditu dira, eta atzetik beste bi.

Zezenak hesiaren eskumaldetik heldu dira Plazara, eta tentsioz beteriko momentuak bizi izan dira, izan ere, pare bat zezenek buelta eman eta Plazara sartzen ari ziren lasterkariei aurre egin die. Baloi bat bota dute jendartetik. Zezenak desorientatu eta ez dira segituan korralean sartu. Bikoiztaileen lanari esker sartu dira zauriturik egin gabe. Halere, ezustekoak izan dira, eta tentsioz beteriko momentuak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta