2008/07/11
iurbentia Bilbao Basketeko jokalari berria den Salva Guardiak, "taldearen barneko jokoa hobetzera, eta ehuneko ehuna ematera" datorrela adierazi zuen bere aurkezpenean.
Guardiak, Fuenlabrada utzi zuen talde bilbotarrera joateko eta berarentzat "pauso garrantzitsua" dela ere esan zuen.
"Eskaintza asko nituen, baina Bilbao Basket, hazten ari den taldea da, ongi jokatzen du saskibaloian eta daukan hazi nahiak, erabakia hartzen lagundu didate", jakinarazi zuen 34 urteko jokalariak.
"Ez dakit zenbat urte daramatzadan ACB Ligan eta behin bakarrik jokatu dut Europan, Fuenlabradarekin. Europan jokatzea sari bat da, izan ere, ligarekin batera bi txapelketa dira. Gehiago gustatzen zaigu jokatzea, entrenatzea baino", adierazi zuen valentziarrak.
"Bilbao Basketen taldearentzat lan egiten duten 12 jokalari daude eta ez dira batere berekoiak. Seigarren izan dira sortu duten taldeagatik eta ligako defentsarik onenetarikoa eduki zuten", gaineratu zuen.