2008/07/11
Jandilla ganadutegiko zezenek ez dute espero zena eman. Sanferminetako bosgarren entzierroan ez da zauritu larririk egon, zenbait kolpe eta ubeldura baino ez.
Extremadurako zezenek pertsona bakarra 'bidali' dute ospitalera. M.S.E., 22 urteko iruindarra, Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman behar izan dute kontusio ugari eta sabel-traumatismoa duelako.
Aurreko entzierroetan zauritutako lagunei dagokionez, atzo adarkada jaso zuen Valladolideko gazteak hobera egin du baita hirugarren entzierroan Fuente Ymbroko zezen batek adarkatutako kaliforniarra ere. Azken hori egonkor dago eta gelara eraman dute.
Era berean, lehen entzierroan larri zauritutako lekunberritarra Bideko Ama Birjina Ospitaleko gela batera eraman dute.
Bigarren entzierroan Telefonicako tartean izterrean adarkada jaso zuen bilbotarrak ere onera egin du.
Azkenik, atzo eta uztailaren 8an ospitale horretara eramandako beste bi korrikalarien osasun egoera hobetu egin da.
Euskadi Irratiko azken albistegia