2008/07/10
Zazpi lagun zauritu dira San Fermin jaietako laugarren entzierroan. I.F.R. Valladolidekoa eta 28 urtekoak adarkada bat jaso du eskumako izterrean. Estafeta aldean izan du istripua eta jadanik ebakuntza-gelatik atera dute.
Adarkadak bi ibilbideko zauria egin dio izterrean; batak, behetik gorakoak (10 cm), larruazalpeko ehunak hartu dizkio, eta besteak, barruranzkoak (15 cm), kanpoko muskulu bastoa. Medikuek ez dute haren egoeraren berri eman, eta traumatologia sailean izango da, kontrolpean.
Nafarroako Ospitalea
Adarkada jaso duenaz gain, honako hauek eraman dituzte ospitale horretara:
- D.J.-k, 31 urteko estatubatuarrak kolpe bat hartu du buruan, Udaletxe aldean. Bere kordean dago orain eta medikuak frogak egiten ari dira. Medikuen kontrolpean 24 orduz egongo da.
- J.C.H.N.-k (62 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna) ere buruan hartu du kolpea. Mercaderes kaletik eraman dute ospitalera eta gaur bertan emango diote senda-agiria.
- J.M.V.-k 39 urte ditu eta Valentziakoa da, kolpea hartu du buruan, Mercaderes kalean, eta ospitaletik irten da.
Bideko Ama Birjinako Ospitalea
- A.D.L., 33 urtekoa eta Iruñekoa, buruan zauritu da eta senda-agiria diote jada.
- C.D.B., (48 urtekoa eta Iruñekoa ere) buruan kolpea hartuta, ospitaletik irten da.
- P.A.N., 33 urteko iruindarra da eta Mercaderes aldean zauritu da hainbat lekutan, medikuek haren egoeraren berri eman behar dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia