2008/07/09
Kaliforniako gazte bat (22 urteko W.M.D.) larri zauritu da gaur adarkadaz Sanferminetako hirugarren entzierroan. Dena dela, haren bizia ez dago arriskuan.
Nafarroako Gobernuaren aranera, Estafeta kalean jaso du adarkada gazte estatubatuarrak. Nafarroako Ospitalean ebakuntza egin behar izan diote, baina ondoren gela batera eraman dute jada.
Gainera, O.P.P. Greziako 20 urteko mutilak sudurra apurtu du eta, horren ondorioz, Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman behar izan dute. Handik eta ordu batzuetara senda-agiria eman diote.
Bestalde, beste pertsona bik mina hartu dute zauri txikiak eginda, batak ukondoan eta besteak bekainean. Zauri arinak izan direnez, anbulatoriora eraman dituzte.
Euskadi Irratiko azken albistegia