2008/07/07
Polizia Nazionalak atzo, Iruñean, harresitik erorita hil zen gaztea Aidan Holly bezala identifikatu du. Hollyk 23 urte ditu eta irlandarra da. Irlandatik lagun taldearekin batera heldu zen Iruñara iragan ostiralean.
Gaztearen gorpua Redin harresiaren azpian aurkitu zuten atzo 13:50ak aldera, Frantziako Ataritik gertu. Ez zuen nortasun agiririk, baina bai Irlandako banketxe bateko kreditu-txartela. Txartel hori funtsezkoa izan da gaztea identifikatzeko.
Heriotzaren berri izan ostean aurreikusitako protokoloa jarraitu eta Espainiako Bulego Diplomatiko Irlandarrari eta Irlandako Poliziari helarazi zizkieten datuak Europolen bidez, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.
Kreditu-txartelaren jabearen senitartekoekin harremanetan jarri ziren. Familiak gaztearekin bidaian joan zen lagunaren izena eman zien. Mementu horretatik aurrera lagun horren bilaketari ekin zioten eta gaur goizean aurkitu dute. Lagunak gazte irlandarra identifikatzeko beharrezko datuak eman ditu. Gaztea lagun taldearekin batera uztailaren 4an heldu zen Iruñara, Bilbora hegazkinez iritsi ostean.
Euskadi Irratiko azken albistegia