2008/07/07
Iruñeko ospitale publikoek 13 korrikalari artatu dituzte azkenean aurtengo sanferminetako lehen entzierroaren ostean.
Gaizkien Lekunberriko bizilagun bat (37 urteko J.E.A.) dago. Santo Domingo parean zauritu da, eta "oso larri" dago, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Kolpe handia dauka bularrean eta zenbait saihets eta beso bat hautsi ditu. Hori dela eta, ebakuntza egingo diote Nafarroako Ospitalean.
Gainerako zaurituak
Nafarroako Ospitalean artatutakoak
- B.K., 26 urtekoa eta Koreako bizilaguna. Kolpea izan du buruan, Santo Domingo parean, baina medikuek ez dute zaurien larritasun-maila zehaztu. Gelara eramango dute.
- J.P., 20 urtekoa eta Kaliforniako (AEB) bizilaguna. Kolpea izan du buruan, Udaletxe parean, baina medikuek ez dute zaurien larritasun-maila zehaztu. Gelara eramango dute.
- H.A., 23 urtekoa eta Hegoafrikako bizilaguna. Kolpe arina izan du buruan, Telefonica parean. Aurki senda-agiria emango diote.
- S.G.G., Malagako bizilaguna. Hematoma bat eta kolpe arinak dauzka ezkerreko hankan. Aurki senda-agiria emango diote.
Bideko Ama Birjina Ospitalean artatutakoak
- N.M., 27 urtekoa eta AEBetako bizilaguna. Larri zegoen, baina ospitaletik atera da jada, bere herrialdean egingo baitiote ebakuntza. Orkatila hautsi du, Santo Domingo parean.
- A.B., 21 urtekoa eta Ingalaterrako bizilaguna. Sudurra apurtu du Mercaderes kalean.
- T.L., 23 urtekoa eta Zelanda Berriko bizilaguna. Kolpe arina jaso du Mercaderes kalean.
- E.S.O., 32 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna. Erori egin da Estafeta kalean eta zauri arina du ezkerreko belaunean.
- T.A., 26 urtekoa eta Australiako bizilaguna. Zauri arina egin du besaurrean, erori egin baita Telefonica parean.
- G.R.C., 47 urtekoa eta Benaventeko (Zamora) bizilaguna. Kolpe arina jaso du Santo Domingo parean.
- A.M.R., 23 urtekoa eta Benaventeko (Zamora) bizilaguna ere. Kolpe arina jaso du Udaletxe parean.
- H.C., 31 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna (baina errumaniarra da). Hortzak hautsi ditu Santo Somingo parean erorita.
Euskadi Irratiko azken albistegia