Gizartea

SAN FERMIN

Gazte atzerritar bat hil da Redin Harresitik erorita

2008/07/06

Ez zuen identifikaziorik soinean, eta Frantziako Ataritik erori da, Udalak agiri baten bitartez jakinarazi duenez.

Udalak agiri baten bitartez azaldu duenez, identifikaziorik ez zeraman gazte atzerritar bat hil da Iruñean, Redin Harresitik Frantziako Atarira erori ostean.

Gertaera 14:00ak inguru jaso da. Udaltzainek dei bat jaso dute, Redin Harresiaren inguruan jazotako gertakizun baten berri emanez. Agenteak bertara joan eta gazte baten gorpua aurkitu dute, eta lekukoen arabera, atzerritarra zen. Litekeena da irlandarra izatea, baina ez dute baieztatu.

Dirudienez, hildakoa harresiaren goiko aldetik jausi da, Frantziako Atariaren parean eroriz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta