Gizartea

TELEFONIA

Euskaltelen sakelako mugikorren erabiltzaileek badute zerbitzua berriz

2008/07/04

Errepikagailu nagusiak huts egin zuen atzo, abisatu gabe Vodafonek aldaketa batzuk egin ostean. Matxura ostiral honetako arratsalde hasieran gertatu zen eta dirudienez, normaltasuna da nagusi jada.
Euskalteleko denda bat. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Euskalteleko denda bat. Argazkia: EiTB

Euskaltelen sakelako mugikorren erabiltzaile guztiak zerbitzurik gabe izan ziren atzo, errepikagailu nagusian izandako "matxura masibo" bat dela eta, enpresak Radio Euskadiri baieztatu zionez. Matxura 15:00ak aldera gertatu zen, eta goizaldean berrezarri dute zerbitzua.

Bezeroaren Arretarako Sailaren hitzetan, estaldura sarearen interkonexio puntu batek huts egin zuen.

Matxuretakoak, bestalde, Vodafone konpainia zerbitzariak abisatu gabe aldaketa batzuk egin zituela esan zuen, eta horrek Euskaltelen zerbitzuan eragina izan zuen. Vodafone aldaketak atzera botatzen saiatu zen arren, ez zuen lortu.

Euskaltelek barkamenak eskatu nahi dizkie bezeroei matxurak sortu ahal izan dituen eragozpenengatik. Zuzendariak gaur bilduko dira gertatu zena jakiteko, eta erabiltzaileei emango zaizkien ordainak aztertzeko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta