2008/07/04
Gauzak horrela, euskal taldeak eta kanariarrek aurreko kanporaketa jokatu beharko dute. Katalanek eta valentziarrek, bestalde, uztailaren 8an Berlinen egingo den zozketan ezagutuko dituzte taldekako fasean izango dituzten aurkariak.
Lyetuvos Ritas, Fortitude Pallacanestro, Besiktas, Lyon Villeurbane eta Dinamo Mosku taldeak Eurocup-eko azken faserako sailkatuta daude dagoeneko.
32 taldek jokatuko dute aurtengo Eurocup txapelketa. 24 zuzenean sailkatuko dira eta gainontzeko zortziek lehen fasean lortu beharko dute txartela. Taldeak zortzi multzotan banatuko dira. Jokatu beharreko ligaxkan multzo bakoitzeko aurreneko biak sailkatuko dira. Hortik, beraz, 16 talde irtengo dira eta hauek ere zortzi multzotan banatuko dituzte. Multzo horietatik Zortziko Finala jokatuko duten taldeak irtengo dira.