Politika

GUARDIA ZIBILAREN OPERAZIOA

Sidenorreko kontseilari ordezkaria atxilotu dute, ETAri ordaindu diolakoan

2008/07/01

Jose Antonio Jainaga enpresaburua goizean atzeman dute Bilbon eta baliteke galdeketa amaitu ostean, datozen orduetan, aske geratzea. Francisco Javier Lopez Peñaren atxiloketan aurkitutako agirien ondorioz atxilotu dute.
Sidenor siderurgia enpresa. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Sidenor siderurgia enpresa. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak Jose Antonio Jainaga Sidenor siderurgia enpresako kontseilari ordezkaria atxilotu du gaur goizean Bilbon, konpainia horrek ETAri dirua ordaindu dion ikertzeko, albiste agentziek iragarri dutenez terrorismoaren aurkako iturriak aipatuta. Atxiloketa 08:00ak aldera izan da, enpresak adierazi duenez.

Poliziaren bulegoetan dago eta Madrilera eramango dute. Galdetutako iturrien arabera, baliteke enpresaburua aske geratzea datozen orduetan, deklaratu ondoren.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak enpresaburuaren etxebizitza miatzea agindu zuen, eta Guardia Zibilak, topatutako informazioa jarraituta, Jainaga atxilotu du, iturri juridikoen arabera.

Atxiloketa Francisco Javier Lopez Peña Bordelen, maiatzaren 21ean, atxilotutako ETAko ustezko buruzagiari aurkitutako dokumentazioaren ondorio da. Operazio horretan hiru lagun gehiago atxilotu zituzten.

90 hamarkadako amaieran Jainaga Sidenorren sartu zen eta une horretatik hona kontseilari delegatua izan da.

Sidenorren proiektuarekin bat egin baino lehen, Michelin enpresako merkataritzako ibilgailuen saileko zuzendari nagusia izan zen.

Sidenorreko eledunek Jainaga "erabat zintzoa" dela azpimarratu dute. Gainera, Euskadira etorri baino lehen Michelin frantziar multinazionalean kargu goren bat utzi zuela gogorarazi dute.

Garzonek aginduta atxilotzen duten hirugarren euskal enpresaburua da Jainaga. Aurretik Maria Isabel eta Blanca Rosa Bruño Azpiroz ahizpak atxilotu zituzten Orion, ETAri dirua ordaintzea egotzita, eta espetxean daude. Egotzi dietena errefusatu dute Bruño ahizpek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta