logo de eitb24
2008ko abuztuak 28 | 17:57:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

AUZITEGI NAZIONALA

Agirrek Grande-Marlaska salatu du sumarioaren berri prentsari emateagatik

2006/07/25

Buruzagi jeltzalearen abokatuek falta larritzat jo dute auziari buruzko datuak hedabideei jakinaraztea.

Gorka Agirre EAJko buruzagiak salaketa aurkeztu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian (CGPJ) Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka. ETAren ustezko estortsio-sareari buruzko sumarioren zati batzuk prentsan agertu zirela eta hartu du erabaki hori, kasu horretan auzipetutako politikari jeltzaleak.



Agirren abokatuek atzo, astelehena, aurkeztu zuten salaketa, sumarioari buruzko eginbideak prentsari jakinaraztea oso falta larria dela iritzita, Gorkaren Alde elkarteak agiri baten bidez adierazi duenez.

Sumarioa sekretupean jarri zutenetik, ekainaren 21eti, auzi hau dela eta Gorka Agirreri buruz hedabideek argitaratutako informazioak jasotzen ditu salaketak,

Auzipetuak zitazioa jaso aurretik ere, interbenitutako telefono-deien transkripzioak, jarraipenen argazkiak eta zitazioa bera argitaratu zirela nabarmendu dute buruzagi jeltzalearen abokatuek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta