logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 08:14:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR

Eibarrek German Beltran fitxatu du

2008/06/24

28 urteko jokalariak 14 gol sartu ditu Barakaldorekin Bigarren B Mailan eta bi urteko kontratua sinatu du armaginekin.

Barakaldon egin duen laugarren denboraldia eraginkorrena izan da golari dagokionean, bigarren multzoko hirugarren golegile nagusi izatera heldu baita Ponferradinako Oscar de Paularen (16 gol) eta Huescako Roberto Garciaren (20) atzetik. Hala ere, ez da aurrelari petoa, gehienetan hegalean edota aurrelarien atzetik jokatzen baitu.

Beltranek 28 urte ditu eta Teruelen dagoen Alcañiz herrikoa da. Real Madrilen harrobian hasi zen, eta gero Reus, Teruel eta 2004az geroztik Barakaldo taldeetan jokatu du.

Aurrealdean jokatu ohi duten Jose Maria Cases eta Carlos Ruben Esteban jokalarien fitxaketei gehitu zaie Beltranena. Hiru fitxaketek Joseba del Olmoren, Nico Medinaren eta Jon Altunaren bajak ordezkatzeko balio izango dute.

Eibarrek dagoeneko bost fitxaketa egin ditu, talde gipuzkoarretik alde egin duten hamairu jokalariak ordezkatu behar izango dituztenak eta momentuz, 16 jokalarik osatutako taldea dauka.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta