Gizartea

ALDAKETAK ADOPTATZEKO ARAUETAN

Umeak adoptatzeko jarraitu beharreko pausoak zehaztu ditu Jaurlaritzak

2008/06/17

Gaur onartutako dekretu berriaren arabera seme-alaba eta gurasoen arteko aldea 42tik 44ra igaroko da eta adingabeak umeak adoptatzeko 50 urteko muga desagertuko da, besteak beste.
Umeak adoptatzeko 50 urteko muga desagertuko da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Umeak adoptatzeko 50 urteko muga desagertuko da. Argazkia: EFE

Umeen adopzioa arautuko duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak gaur, astero egiten duen bileran. Besteak beste, gurasoek bete behar dituzten baldintzak, umeren bat adoptatu ahal izateko gutxieneko eta gehienezkoa adina eta bete beharreko urratsak zehaztu ditu.

Une bat adoptatzeko, seme-alaba eta gurasoen artean gehienez ere eduki ahal izango den aldea 42 urtetik 44ra pasako da. Hori da, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren dekretu berriak dakarren aldaketa nagusietako bat.

Bigarrenik, Gasteizko Gobernuak kendu egin du 50 urteko muga egotea, adin txikikoa seme-alabatzat hartzeko.

Orain arte bezala, haur bat adoptatzeko gutxieneko adina 25 urtekoa da, eta gurasoen eta umearen artean gutxienez 14 urte egon behar dute.
Hala ere, behar bereziak dituzten adingabeen kasuetan, behar horien arabera egokituko dira adoptatzeko irizpideak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, batez beste 300 bat ume adoptatzen dira urtean. 10etik 9 atzerritik datoz, Txinatik, Errusiatik eta Ukrainatik, batez ere. Mota honetako adopzioak ere arautzen ditu Jaurlaritzak gaur onartu duen dekretuak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta