Politika

MINBIZIA DAUKA

Mikel Ibañez presoa Donostiako Ospitalera eraman dute, larri

2008/06/17

53 urteko preso elgoibartarraren osasun egoera larria da: minbizia dauka eta kimioterapia hartzen ari da. Bart eraman dute Madrildik Donostiara. Auzitegi Nazionalak espetxealdi arindua ezarri dio.
Donostiako OspitaleA. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Donostiako OspitaleA. Argazkia: EFE

Mikel Ibañez euskal presoa Madriletik Donostiako Ospitalera eraman zuten atzo gauean, minbiziak larriki jota dagoelako, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Auzitegi Nazionalak ezarri dion espetxealdi arindua bete beharko du orain.

Ibañez iragan ostiralean eraman behar zuten Gregorio Marañon Ospitaletik Donostiara, baina Madrilgo erietxeko medikuek ez mugitzeko erabakia hartu zuten, horrek bere osasunean ondorio kaltegarriak eragin zitzakeela argudiatuta.

Hori dela eta, Donostiako Ospitalera etorri ahal izateko idatzi bat sinatu behar izan du, bidaiak eragin ziezazkiokeen kalteen ardura bere gain hartzen zituela esanez, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar batean azaldu duenez.

Joan den apirilean, 53 urteko preso elgoibartarrari minbizia antzeman zioten ezkerreko barrabilean. Ebakuntza egin eta hurrengo egunean kartzelara bidali zuten berriro. Etxeratek salatu duenez, horrek bere osasun egoerak txarrera egitea ekarri zuen eta berriz ere ospitalera eraman behar izan zuten. Egun kimioterapia hartzen ari da.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egingo du 18:00etan Donostiako Ospitalearen aurrean eta Mikel Ibañez eta gaixotasun larriak dituzten gainerako hamaika euskal presoak kaleratzea eskatuko du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta