2008/06/08
Nafarroako garraiolariek greba egiteari baietza eman diote. Tradisna sindikatuko 800 garraiolariek iragarritakoari egin diote kasu eta grebara joango dira. Bihar ohiko tokietan bilduko dira garraiolari nafarrak. Nolabaiteko ezustea, berriz, Guitranseko bileratik etorri da. Izan ere, Guitrans Gipuzkoako patronaleko kideek ez dute Estatuko Konfederazioaren irizpidea jarraitu eta greba egitea erabaki dute.
Horrela erabaki du gaur Tradisnako batzarrak. Erabakia "aho batez" hartu dutela goraipatu du Antonio Monzok, elkarteko gerenteak. Tradisnak Foru Erkidegoko sektorearen %30 ordezkatzen du eta 350 bazkidek (guztira 840 bazkide ditu) parte hartu dute batzarrean.
Bizkaian, aldiz, Egasek, autonomoen beste sindikatu batek, azken egunetan iragarritako joera berretsi du goizean, Aparcavisan izandako bileran, eta greba egingo du.
Gauzak horrela, hegoaldean behintzat, lanuzteak erabateko jarraipena izango duela ematen du. Gainera, Hiru sindikatuak greba ez egin arren, biharko mobilizaziorik handiena egitera deitu du, Lakua aurrean egingo duen protestan.
Euskadi Irratiko azken albistegia