2008/06/05
Azken bost hiletan gasolioaren salneurriak izandako gorakada garraiolarien ondoeza areagotzen ari da egunez egun, euren lanagatik kobratzen dituzten fakturetan ez delako konpentsatzen prezioen igoera hori.
Sektorea oso atomizatuta dago eta langileak eta enpresaburuak elkarte ezberdinetan bilduta daude. Horietako batzuk greba deitu dute ostiral honetatik aurrera, eta beste batzuk astelehenetik aurrera.
Hala ere, elkarte horiek ia ez dute ordezkaritzarik Euskadin, enpresaburu gehienak Conetransen menpe daudelako. Denbora luze darama Conetrans Sustapen Ministerioarekin erregaien salneurrien igoera arintzeko neurriak negoziatzen, eta hori egiten jarraitzekoaren aldekoa da, lanuzteak deitzearena baino.
Hiru sindikatuan bildutako garraiolari autonomoek mobilizazioak iragarri dituzte datorren asterako. Halaber, administrazioak parte hartzea eta garraiolarientzat faktura berezia egitea eskatu du Hiruk.
Euskadi Irratiko azken albistegia