Txirrindularitza

EUSKALTEL EUSKADI

Haimar Zubeldiak ez du taldea utziko

2006/09/16

Usurbilgo txirrindulariak bi urtez luzatu du kontratua euskal taldearekin.

Azken egunotan Miguel Madariagak, Euskaltel Euskadi taldeko zuzendariak, Haimar Zubeldia taldea uzteko aukera handiak zituela esan zuen.

Bazirudien gipuzkoarrak ez zuela taldean jarraituko, baina, azkenean klubak eta txirrindulariak akordiora heldu eta kontratu berri bat sinatu dute Zubeldia beste bi urtez Euskaltel Euskadi taldean geratzeko.

Zubeldiak 29 urte ditu, 1998. urtetik profesionala da, Euskal Bizikleta lasterketa irabazi zuen 2000. urtean, Frantziako Tourrean bosgarren egin zuen 2003.ean eta aurten zortzigarren geratu da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta