logo de eitb24
2008ko urriak 16 | 00:24:04
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

IURBENTIA

iurbentiak ez du KDEBra joko Real Madrilen aurkako partida erreklamatzeko

2008/06/03

Espainiako Saskibaloiko Apelazio Batzordeak talde bilbotarraren zerbitzu juridikoek aurkeztutako argudioak ezeztatu ondoren, Bilbao Basketek, errekurtsoak bukatutzat ematea erabaki zuen.
iurbentia-Real Madril partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE

argazkia handitu

iurbentia-Real Madril partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basketek ez du Kiroletako Diziplinarako Espainiako Batzordera (KDEB) joko La Casillan jokatutako Real Madrilen aurkako partida irabazitzat eman diezaioten. Partida hura, madrildarrek irabazi zuten 78-79ko emaitzaz, Axel Hervellek, Lucas Reckerri jarri zion legez kanpoko txapel baten ondorioz.

Espainiako Saskibaloiko Apelazio Batzordeak talde bilbotarraren zerbitzu juridikoek aurkeztutako argudioak ezeztatu ondoren, Bilbao Basketek, Kiroletako Diziplinarako Espainiako Batzordera (KDEB) ez jotzea eta horrela, errekurtsoak bukatutzat ematea erabaki zuen.

Partida irabazitzat emateko argudioetan, iurbentiak beti jakinarazi zuen "Real Madrilek legez kanpoko akzio baten bidez irabazi zuela", partidako irudiek lagunduta eta ACBko epaileen zuzendariaren (Valenti Junyent) adierazpen batzuk lagun zituztela. Valenti Junyentek, epaileen hirukotearen akatsa onartu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta