Gizartea

ORAINGOZ EBRO EGONKOR DAGO

Nafarroan aurrealerta ezarri dute uholde arriskuarengatik

2008/06/02

Ebro ibaiaren emariak goizaldeko lehen orduan Castejonetik igarotzean gora egin dezakeela uste du Nafarroako Gobernuak, hein handi batean, urtegien hustearen ondorioz. Hala ere, emaria egonkortu egin da.
Nafarroako ibaien ur-emaria hasko hazi da. Irudian, Faltzes. Argazkia: Azucena Gomez

argazkia handitu

Nafarroako ibaien ur-emaria hasko hazi da. Irudian, Faltzes. Argazkia: Azucena Gomez

Aurrealerta arriskuari eutsiko dio Nafarroako Gobernuak datozen orduetan Arga eta Ebro ibaien behe arroetan uholdeak gertatzeko arriskua dagoela eta. Ebro ibaia Castejonetik igarotzean ur-emariak gora egin lezakeela uste dute.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aurreikuspenek eragin dute aurrealerta hori ezartzea. Izan ere, datorren goizaldean emariak gora egingo duela iragarri du, hein handi batean, urtegien hustearen ondorioz. Dena den, goizean ibaien emaria egonkortu egin dela agertu du Foru Gobernuak.

Ebroko etorbidearen punta Ribaforadara iristen ari da, segundoko ia-ia 2.150 metro kubikoko emariarekin eta azken orduetan Castejongo behealdeko inguruetan ohiko gainezkatzeak baino ez dira gertatu.

David Sainz Larrialdietako Nafarroako Agentziako zuzendari gerentea eta Andres Eciolaza Ingurumen zuzendari nagusia helikopteroan ibili dira gaur goizean Ebro ibaiaren behe-arroaren gainean iazko uholdeen ondoren berreraikitako dikeak nola dauden ikusteko. Dikeon jarrera "bikaina" dela eta "urari eusten" ari direla baieztatu dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta